Bilboko Portuko Logotipoa

Salgai galkorren terminala

Bilbao Atlántico Frío Terminal-ek (BAFTek) edo salgai galkorren terminalak portuko trafikorik handienetarikoa du. Izan ere, urtero 12.000 pallet inguru mugitzen dira. Kokapen ona duenez, erabiltzaileei 400 kilometroko inguru batean 20 milioi laguneko merkatura iristeko aukera ematen du, Europako autobide sarearekin lotura zuzena baitu.

Gaur egun, trafikoak sendotzeaz eta hobetzeaz gain, Terminalak fruitu bidalketa masiboak distantzia laburreko itsasoko trafikora edo shortsea shipping-era bideratzea espero da, Europar Batasunak ezarritako Marco Polo programaren barruan. Zentzu horretan, Bilboko Portuko salgai galkorren terminala garraio mota honi irtenbide logistiko egokiak eskaintzeko prestatuta dago, eta, gainera, bezeroei Txinatik eta Hego Afrikatik datozen fruituak inportatzeko aukera ematen die, Bilbao eta herrialde horietako portuen artean lotura ezin hobeak baitaude.

Horrez gain, BAFTek instalazioak hobetzeko inbertsio handiak egin ditu, Osasun eta Industria Ministerioaren eskakizunak bete eta Osasun Erregistroa lortu ahal izateko. Ekintza horri esker, bezeroek Terminaleko biltegiak fruituak eta barazkiak banatzeko toki gisa erabil dezakete, eurak berak azpiegiturarik ez badute.

Kalitate sistema

Eskaintza etengabe hobetzeko hartutako konpromisoa betetzen duela erakusteko, BAFTek UNE-EN ISO 9001:2000 arauarekin bat datorren Kalitate Sistema ezarri zuen iaz, 2005ean. Horrez gain, 178/2002 Araudia, 2005eko urtarrilaren 1tik indarrean dagoena betetzeko asmoz, terminal honek Trazabilitate Sistema bat ezarri du euskarri informatiko baten bidez. Horrek pallet guztiak identifikatu eta etiketatuko ditu eta sartzen edo irteten den salgai bakoitzaren identitatea, jatorria eta helmuga erregistratuko ditu. Horrenbestez, sortzen, jasotzen eta berreskuratzen den informazioa automatizatuko da eta datu-base batean bilduko da guztia.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!