Bilboko Portuko Logotipoa

Zamateko enpresak

ATMSA- Abra Terminales Marítimas, S. A.

Helbidea:
Zabalkuntzako 1go Kaia
Bilboko Portua
48980 Santurtzi (Bizkaia)

Telefonoa:
34 94 493 42 00

Fax:
34 94 493 42 55

Helbide elektronikoa:
atmsa@atmsa.es

Web gunea:
http://www.atmsa.es


ATMk inportatzaile nahiz esportatzaile diren ontzi-enpresa guztiei Euskadira, Iberiar Penintsulara eta Frantziako Hegoaldera sartzeko eta horietatik ateratzeko modu bikaina eta lehiakorra eskaintzen die. ATMren terminala leku ezin hobean kokatuta dago, eta nahi adinako sakonera eta salgaiak biltegiratzeko lekua dituenez, Europa eta munduko gainontzeko herrialdeekin salgaiak trukatzeko bide paregabea da, herrialde horiek estatuko autobide-sarearekin eta, aldi berean, salgaiak bidali behar diren lekuekin bizkor lotzen baititu.

Honako ezaugarri hauek ditu terminalak, besteak beste: 74,6 milioi euroko inbertsioa, bertako kideek eta itunek eskaintzen duten finkotasun estrategikoa, Atlantic Euroterminal, S.A. bereganatu zuenetik lan egiteko duen gaitasuna, 491.000 m²-ko lekua eta 1.500 m-ko atrakatze lerroa, eta operazioak egiteko manipulazio- eta kudeaketa-sistema modernoak erabiltzea. Ezaugarri horiei esker, urtero 800.000 TEUrekin lan egiten du eta, orain arte, Bilboko portuan eta inguruan ezagutzen ez ziren zerbitzuak eskaintzen ditu.

Agemasa

Helbidea:
Alameda Recade, 27-6º
48009 Bilbao

Telefonoa:
34 94 423 82 00

Fax:
34 94 424 81 30

Helbide elektronikoa:
info@agemasa.com


Agemasa zamaketa lanetan eta kontsignatario gisa ari da 1964. urtetik Bilboko Portuan. Gaur egun Guggenheim museoa dagoen lehengo kaietan hasi zen lanean eta azken 30 urtetatik hona Deustuko kanalean ari da. Santurtziko kaietan du terminal berria.

Urteetan indartzen eta hazten joan da enpresa. Gaur egun, itsas-agente gisa lan egiten du eta Bilbaoren eta Eskandinavia eta Erresuma Batuaren arteko zerbitzu integrala eskaintzen du. Zamaketa lanetarako, berriz, bi atrakaleku-lerro ditu, bakoitza salgaiak herrialde jakin batetara bidaltzeko zuzendua, bost biltegi, bakoitzean salgai mota batekin, eta 37.000m²-ko azalera, bi terminaletan, salgaiak kanpoan gordetzeko.

Bost garabi eta 32 jasogailu ditu edukiera desberdinekin lan egiteko eta 29.000 m2-ko leku estalia, Victoria Erregina eta Bizkaiko kaien artean.

Bergé Marítima S.A.

Helbidea:
3.Morrua, Bizkaia Iparraldea Kaia (Portua)
48980 Santurtzi (Bizkaia)

Telefonoa:
34 94 493 75 00

Fax:
34 94 493 75 01

Helbide elektronikoa:
consignacion.bio@berge-m.es

Web gunea:
http://www.berge-m.es


Bergé y Cía. 1870. urtean Bilbaon sortu zen eta inguruetara zabaldu zen, Espainiako portu garrantzitsuenetan bulegoak ireki baitzituen, 1940 eta 1960 artean. Asko hazi eta dibertsifikatu zenez, Bergé Marítima sortu zen, gerora itsas-, portu- eta logistika-negozioetan ardatz izango zena. Garraio, kanpo merkataritza, biltegiratze, administrazio, sustapen eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen zituen. Gaur egun, Bergé Marítima Espainiako itsas- eta portu-industrian nagusi da: 30 konpainia baino gehiago ditu, 1000 lagun ingururi ematen die lana, bulegoak ditu Madrilen eta Londonen, eta etengabeko zerbitzua eskaintzen du, eguneko 24 orduz, urteko 365 egunetan.

Consignaciones Toro y Betolaza

Helbidea:
San Vicente, 8 Albia Eraikina, 5.solairua 48001 Bilbao

Telefonoa:
34 94 425 26 00

Fax:
34 94 425 26 49

Helbide elektronikoa:
consignaciones@torobe.com

Web gunea:
http://www.torobe.com


Consignaciones Toro y Betolaza, S.A. Bilbaon sortu zen 1966ko otsailaren 12an. Hasiera-hasieratik itsas-arloan egin du lan, armadore, kontsignatario, zamaketari, aduanako agente eta garraiolari moduan. Bulego nagusia Bilbaon dago, Santurtzitik eta Zorrotzatik lan egiten duena. Baina, Pasaiako, Xixongo, Kanaria Handiko Las Palmasko eta Azuqueca de Henares-ko portuetan ere ordezkaritzak ditu.

65.000 m²-ko instalazio estaliak eta 30.000 m²-ko instalazio estali gabeak ditu, basoko produktuak, produktu siderurgikoak, salgai solidoak eta zama orokorrak jasotzeko, gordetzeko eta banatzeko. Biboko Portuan dituen terminalek baliabide bereziak dituzte basoko produktuekin lan egiteko. Besteak beste, zama orokorrak, pieza pisutsuak, solteko salgaiak eta kontainerrak (ro-ro itsasontzietan espezializatuak) bezalako salgaiekin lan egiteko makinak eta 104 tm jasotzeko gaitasuna duen Liebherr garabi bat dute. Trenbideak ere badituzte eta baita basoko produktuak garraiatzeko bereziki prestatutako bagoiak ere.

Marítima Candina S. L.

Helbidea:
San Vicente, 8 Albia Eraikina II-Beheko soilarua
48001 Bilbao

Telefonoa:
34 94 424 61 10

Fax:
34 94 424 61 14

Helbide elektronikoa:
info@mcandina.com

Web gunea:
http://www.mcandina.com


Egoitza nagusia Bilboko Portuan du, eta itsasoko garraioan, biltegiratzean, zamalanetan eta antzeko jardueretan aritzen den erakunderik handienetarikoa da. Asteko 7 egunetan, urteko 365 egunetan egiten du lan. Marítima Candina-k linea erregularretako armadoreak eta Tramp, pleitamenduak eta salgaien kontsignatarioak ditu.

Hona hemen eskaintzen dituen linea erregularrak: RHINE LINE, batetik. Zerbitzu honek Bilbao/Rotterdam-Antwerp linea erregularra egiten du, Benelux-era eta Alemaniara doazen itsasontzi guztientzat; HUMBER LINE, bestetik. Horrek hamabost egunean behin Bilbao/U.K. zerbitzua eskaintzen du, Humber portutik barrena, Erresuma Batura doazen salgai guztientzat.

Bertako biltegiratze-sistemak kudeaketa-sistema sofistikatua du, prozesu osoa jarraitzen duena, salgaiak zamatzen direnetik euren helmugara iristen diren arte. Bezeroak sistema informatizatu batera konektatzeko aukera du, produktuen eta eskaeren nondik norakoak jakiteko.


Servicios Logísticos Portuarios, S.A-SLP

Helbidea:
Gran Vía, 40 bis, 7a
48009 Bilbao

Telefonoa:
34 94 424 99 87

Fax:
34 94 424 04 53

Helbide elektronikoa:
slp@slp.es


SLPk Bilboko Portuan lan egiten du. Zamaketari lanetarako baliabide teknikoak eta giza-baliabideak ditu, mota guztietako salgaiekin lan egiteko. 500 baino itsasontzi gehiagoren eta hainbat linea erregularren ordezkaria eta kontsignatarioa da, horien artean, Naviera Pinillos eta Polish Steamship Co. konpainiena.

Bezeroei eskaintzen dizkien makinen artean honako hauek daude: 7 garabi finko, 52 Tm-ko garabi mugikor bat, 8 pala, 4 retropala, 20 olagarro eta zali, 80m2-ko 2 tobera zerealentzat, uhal garraiatzaile bat eta kamioiak pisatzeko baskula bat.

Lan egiteko 42.000 m²-ko espazioa du, eta biltegi guneak leku desberdinetan:

Santurtzi:
7.000 m² y 6.000 m²

Zorroza:
5.000 m²

Abra Exterior:
3.000 m²



© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!