Saltar a los contenidos

Zamaketariak

Bilboko Portuko terminalak zazpi enpresa zamaketarik kudeatzen dituzte.

Abra Terminales Marítimas, S. A. (ATMSA)

Helbidea:
Bilboko Portuko zabalguneko 1. kaia
48980 Santurtzi (Bizkaia)
Telefonoa:
34 94 493 42 00
Fax:
34 94 493 42 55
Posta elektronikoa:
atmsa@atmsa.es
Web gunea:
http://www.atmsa.es

ATMk Euskal Herrira, Iberiar Penintsulara eta Frantziako iparraldera sartzeko edo handik irteteko bide bikaina jartzen du ontzi-enpresa inportatzaile eta esportatzaileen zerbitzura. Sakonera- eta biltegiratze-mugarik ez duen terminalak kokapen geografiko pribilegiatua du, eta, hala, merkantzien trukerako ate ezin hobea da.

74,6 milioi euroko inbertsioari, bazkide eta aliantzek bermatzen duten sendotasun estrategikoari, Atlantic Euroterminal, S.A. erosi ondoren lortutako eragiketa-ahalmenari, 450.000 metro koadro izateari eta manipulazio- eta kudeaketa-sistema modernoenak erabiltzeari esker, urtean 600.000 TEU manipulatzeko eta Bilboko Portuan eta inguruetan orain arte ematen ez ziren zerbitzuak emateko gaitasuna du.


Agemasa

Helbidea:
Alameda Recalde, 27-6º
48009 Bilbao
Telefonoa:
34 94 423 82 00
Fax:
34 94 424 81 30
Posta elektronikoa:
info@agemasa.com

Agemasak kontsignatario eta zamaketari gisa lanean dihardu Bilboko Portuan 1964. urteaz geroztik . Jarduerari kai zaharretan ekin zion, orain Guggenheim museoa dagoen lekuan. Deustuko kanalean 30 urtez aritu ondoren, Santurtziko kaietan egiten ditu orain eragiketa guztiak (orain, zamaketa-lanak soilik). Helmugaren arabera bereizitako bi atrakaleku ditu, bost biltegitan banatutako 23.400 m2-ko azalera estalia, eta biltegiratzeko 28.700 m2-ko azalera aire zabalean. Haren ekipamendua 6 portale-garabik, 22 orga jasotzailek eta papera manipulatzeko pintza hidraulikodun 19 eskorgak osatzen dute.


Bergé Marítima S.A.

Helbidea:
Bizkaia Iparraldea kaiko 3. morrua (Portualdea)
48980 Santurtzi
Telefonoa:
34 94 493 75 00
Fax:
34 94 493 75 01
Posta elektronikoa:
consignacion.bio@berge-m.es
Web gunea:
http://www.bergeycia.es/

Bilbon 1870ean sortu eta lurralde osoan hedatu zen Bergé y Cía, eta hortik, Bergé Marítima jaio zen, portu- eta logistika-negozioaren konpainia nagusi gisara, zerbitzu hauek emateko: garraioa, kanpo-merkataritza, biltegiratzea, administrazioa, sustapena eta aholkularitza. Gaur egun, 30 konpainia baino gehiago eta mila langile ditu, eta, gailendu egin da Espainiako portu-sektorean. Madrilen eta Londresen bulegoak ditu, eta 24 orduko zerbitzua ematen du urteko 365 egunetan.


Consignaciones Toro y Betolaza

Helbidea:
San Vicente, 8 Edificio Albia, planta 5
48001 Bilbao
Telefonoa:
34 94 425 26 00
Fax:
34 94 425 26 49
Posta elektronikoa:
consignaciones@torobe.com
Web gunea:
http://www.torobe.com

Consignaciones Toro y Betolaza, S.A. Bilbon sortu zen 1966ko otsailaren 12an. Ordutik, itsas sektorean jardun izan du armadore, ontzi-kontsignatario, zamaketari, aduana-agente, garraio-bitartekari eta garraiolari gisara. Bilbon du egoitza, eta Santurtzitik eta Zierbenatik jarduten du. Ordezkaritzak ditu Pasaiako, Gijongo eta Kanaria Handiko Las Palmaseko portuetan.

Bilboko Portuko terminaletan, 52.000 metro koadro baino gehiagoko azalera estalia du, eta 52.000 metro koadro aire zabalean, askotariko merkantziak jaso, biltegiratu eta banatzeko; esaterako, basoko produktuak, siderurgiakoak edo sulfatoak. Halaber, roll in – roll out arrapala, 104 tonako ahalmena duen Liebher garabi bat eta basoko produktuak garraiatzeko bereziki egokitutako bagoiak ditu.


Marítima Candina S. L.

Helbidea:
San Vicente, 8 Edificio Albia II bajo
48001 Bilbao
Telefonoa:
34 94 424 61 10
Fax:
34 94 424 61 14
Posta elektronikoa:
info@mcandina.com
Web gunea:
http://www.mcandina.com

Egoitza Bilboko Portuan duen enpresa hau sendotu egin da ontzi-kontsignatarioen, portuko manipulatze-lanen eta banaketan diharduen enpresa handienen arloan. Horretarako, 1.590 m-ko luzera eta 11-14 m-ko sakonera duen atrakalekua, 90.700 m-ko azalera aire zabalean eta 36.600 m-ko azalera estalia ditu, eta bertan, 6 biltegi.

Gainera, ezaugarri desberdineko 13 garabi eta 38 makina jasotzaile, hartze bertikaleko biltegiratze-sistema, merkantziak kudeatzeko sistema sofistikatua eta zuzeneko trenbide-lotura ditu Marítima Candinak.


Servicios Logísticos Portuarios, S.A (SLP)

Helbidea:
Gran Vía, 40 bis, 7º
48009 Bilbao
Telefonoa:
34 94 424 99 87
Fax:
34 94 424 04 53
Posta elektronikoa:
slp@slp.es
Web gunea:
http://www.slp.es

SLPk merkantziak jasotzeko eta manipulatzeko eskulan eta teknika oso espezializatuak eskaintzen ditu Bilboko Portuan. 500 itsasontzi baino gehiagoren eta zenbait linea erregularren Boluda Lines, besteak beste ordezkari eta kontsignatario gisara ere jarduten du.

9 garabi finko eta bi mugikor —100 tona baino gehiagokoak— jartzen ditu bezeroen zerbitzura, merkantzien zamalanetarako, baita makineria gehigarria ere, pala kargatzaileak edo zaliak, esaterako. Laboreentzako 80 metro kubikoko 2 toberek, uhal garraiatzaile batek eta kamioiak pisatzeko baskula batek osatzen dute enpresa honen ekipamendua.

Merkantziak biltegiratzeko, 24.000 metro koadro inguru ditu aire zabalean, Santurtziko eta Zorrotzako kaien artean, eta 12.600 metro koadroko biltegi estalia, zabalgunean.