Saltar a los contenidos

Kaiak eta terminalak

Zona industrial Santurtzi-Zierbena Santurtzi-Getxo Zorroza


Bilboko Portuak 32 metrora arteko sakonera duten 17 km kai ditu, eta 372 hektareako lur-azalera, lekuaren eta eraginkortasunaren bermatzaile.

Bestalde, 370.000 metro koadroko biltegi estalia du; gordetegi frankoek 27.000 metro koadro dituzte.

Hortxe dago Bilbao Atlantico Frío Terminal galkorren terminala, erabat automatizatutako 23.800 metro kubikoko lekua.

Kamioientzako aparkaleku zabalak eta 4.500 auto hartzeko terminala ere baditu.


Tren-terminala

Bilboko Portuak TECO terminal bat eta sailkatze-geltoki bat ditu, beste zenbait instalazioren artean, . Horiei esker, trenen joan-etorria arinagoa da eta errazago egiten da merkantziak itsasontzietatik trenetara aldatzeko lana. Azpiegitura berria 164.423 metro koadroko partzela batean eraiki zen, eta 21,64 milioi euro kostatu zen. Bestalde, 450etik 650 metrora bitarteko luzera erabilgarriko zortzi trenbide daude, trenak hartu, osatu eta bidaltzeko.


Kamioi-aparkalekua

Bilboko Portuak bazuen, handitze-azaleretan, kamioientzako aparkaleku bat, 380 kamioi eta 400 ibilgailu arin hartzen zituena. Horrez gain, gasolio-hornitegia, 40 bulego hartzen zituen eraikina eta taberna-jatetxe bat ere bazeuden. Antzeko beste azpiegitura bat egin da gerora, 41.500 metro koadroko azalerarekin, merkantzia arriskutsuak garraiatzen dituzten 230 kamioi hartzeko lekuarekin.


Informazio gehiago

  • 372 hektareako lur-azalera
  • 1.972 hektareako flotazio-azalera.
  • 17 kilometro kai
  • 250 hektareako biltegi-azalera
  • 370.000 metro koadroko biltegi-azalera estalia
  • 27.000 metro koadro gordetegi franko
  • 23.800 metro koadro edukiontzi frigorifiko
  • 32-65 tonako 10 garabi edukiontzi-eramaile
  • 32-40 tona arteko 16 garabi trastainer.
  • 6-35 tona arteko 47 arku-garabi
  • 28-35 tona arteko 7 zubi-garabi
  • 2 kargagailu jarraitu
  • 5 ro-ro arrapala
  • Kargatzeko eta deskargatzeko instalazio bereziak
  • Merkantzia orokor, edukiontzi, solteko gai gogor, solteko gai likido, barazki, fruta eta ibilgailuetarako terminalak.
  • TECO terminala eta trenak osatzeko geltokia.
  • Estatu espainiarreko trenbide-sarearekiko lotura, kaietatik
  • Zuzeneko lotura estatu espainiarreko autobide- eta autobia-sareekin