Saltar a los contenidos

Trenbideko konexioak

Bilboko Portuak intermodalitatearen aldeko apustua egin du, eta tren- eta errepide-konexioetarako sare eraginkorra du. Etengabe ari da, gainera, sare hori garatzen.

Bilboko portuko trena

Bilboko portuko trena

Bilbo da, Uztai Atlantikoko kaietatik, trena gehien erabiltzen duena. Lehorreko kargaren % 9k –% 18k, edukiontziak kontuan hartuz gero– trena erabiltzen du beren instalazioetara salgaiak sartu edo haietatik salgaiak ateratzeko. Astero, 64 tren sartzen edo ateratzen dira Bilboko salgaien geltokitik, Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid eta Sevillarantz, edo alderantziz.

Errepidez nahiz trenez irits daiteke Bilboko Portuko kai guztietara, eta zuzeneko konexioak dituzte Europako autobide-sarera.

Aipatutako intermodalitatea bermatzeko, Bilboko Portuak partaidetzak ditu Azuqueca de Henareseko (Madril) Lehorreko Portuan , Madrileko Lehorreko Portuko gune logistikoan, eta Burgoseko Lehorreko Portuko sozietate sustatzailean.

Horretaz gain, portuko instalazioetan TECO terminala eta trenak osatzeko gunea ere badaude.

Hori guztia osatzeko, beste azpiegitura batzuk ere ari dira egiten portu inguruan. Nabarmentzekoa da abiadura handiko trena, zeinak euskal hiriburuak Europako sarearekin, Madrilekin eta Bartzelonarekin lotuko dituen.


Esteka interesgarriak: