Saltar a los contenidos

Gai galkorren terminala

B.A.F.T.

B.A.F.T.

Bilbao Atlántico Frío Terminal-ek (BAFTek) edo salgai galkorren terminalak portuko trafikorik handienetarikoa du. Izan ere, urtero 12.000 pallet inguru mugitzen dira. Kokapen ona duenez, erabiltzaileei 400 kilometroko inguru batean 20 milioi laguneko merkatura iristeko aukera ematen du, Europako autobide sarearekin lotura zuzena baitu.

Gaur egun, trafikoak sendotzeaz eta hobetzeaz gain, Terminalak fruitu bidalketa masiboak distantzia laburreko itsasoko trafikora edo shortsea shipping-era bideratzea espero da, Europar Batasunak ezarritako Marco Polo programaren barruan. Zentzu horretan, Bilboko Portuko salgai galkorren terminala garraio mota honi irtenbide logistiko egokiak eskaintzeko prestatuta dago, eta, gainera, bezeroei Txinatik eta Hego Afrikatik datozen fruituak inportatzeko aukera ematen die, Bilbao eta herrialde horietako portuen artean lotura ezin hobeak baitaude.

Horrez gain, BAFTek instalazioak hobetzeko inbertsio handiak egin ditu, Osasun eta Industria Ministerioaren eskakizunak bete eta Osasun Erregistroa lortu ahal izateko. Ekintza horri esker, bezeroek Terminaleko biltegiak fruituak eta barazkiak banatzeko toki gisa erabil dezakete, eurak berak azpiegiturarik ez badute.