Bilboko Portuko Logotipoa

Uraren informazioa

Baldintza orokorrak

  • Kokapena

    • Latitudea 43º 22' 43''. 43N
    • Longitudea 03º 04' 57''. 47W

  • Haizeen erregimena

    • Nagusia: NW
    • Gorena: SW

  • Marea

    • Gehienezko marea ibilbidea 4,60 m.
    • Gehienezko Itsasbehera Bizi Ekinokziala portuko zeroarekiko +0,14 m.
    • Gehienezko Itsasgora Bizi Ekinokziala portuko zeroarekiko +4,69 m.


Informazio gehiago



Nabigazioa

Sartzeko baldintzak

Bilboko Portuan sartzeko ibai-ahoa Punta Luceron dago; 2.488 metrotako luzera daukan dike hau eta azaleratu den Punta Galeako dikearen punta artean, hain zuzen ere. 500 metrotako zabalera, 32 metrotako sakonera eta NW orientazioa daukanez gero, bukeak portuan sartzeko hartu beharreko norabidea SE izan behar du, bloke bien artean pasatuz.

Ahoa atzean utzi ondoren, itsasontziek 120º norabidea hartu behar dute, eta norabide horretan jarraitu behar dute 2 miliatan, gutxi gorabehera, Zierbenako dikearen muturra erakusten duen buia kardinala saihesteko. Ondoren, 145º norabidean joango dira milia batean eta Santurtziko kontrol dorrearen eta Arriluzeko olatu-hormaren artetik igaroko dira.

Praktikoen zerbitzua

Praktikaje zerbitzua erabiltzea derrigorrezkoa da, itsasontziak ateratzen nahiz sartzen direnean. VHFko 12. kanalarekin harremanetan jarri behar dira, gutxienez portura iritsi baino ordubete lehenago. Itsasontzia sarrerako ahotik bi miliatara dagoenean ontziratzen da praktikoa. Sartzerakoan eta ateratzerakoan egin beharreko maniobretan, VHFko 6. kanala erabili behar da.

Ainguratzea

Egoera desberdinengatik itsasontziak iristerakoan portura sartzerik ez badu, praktikoen zerbitzuak argibideak emango dizkio, portu kanpoaldeko lekuren batean ainguratzeko. Kasu horietan, portuak egoki lan egin dezan, praktikoek portuko Operazioen Buruari itsasontziak zer ordutan atrakatzea espero duten jakinaraziko die.

Maniobrarako atoiontziak

Salgai solte arriskutsuen terminaletan atrakatu behar duten itsasontziek atoiontziak erabili behar dituzte derrigorrez. Itsasontziak zenbateko edukiera, halako atoiontzi kopurua erabiliko dute. Gainontzeko kasuetan, kapitainaren zeregina da, praktikoaren aholkuekin, maniobraren segurtasuna zaintzea.

Atrakatzeko baldintzak

Santurtziko kaietan edo portu kanpoaldean atrakatu behar duten itsasontziek ez dute itsasgora noiz izango zain egon beharrik; itsasadarreko kaietan egin behar dutenek, itsasgora izan aurretik ordubete itxaron beharko dute sartu aurretik, 4,5 metrotik beherako sakonera ez badu behintzat.


© Bilboko Portu Agintaritza
BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Campo Volantín, 37 - 48007 Bilbao - Bizkaia
Tfnoa. 94 487 12 00 - Faxa 94 487 12 08
¡XHTML 1.0 transicional válido!
¡CSS válido!