
Hemen agertzen diren ordutegiak Greenwich meridianoari dagozkie. Hori dela-eta, penintsulan zein ordutegi dagoen indarrean kontuan hartu behar da. Halaber, mailak ohiko 760 mm-ko presio atmosferikoan oinarrituta kalkulatu dira, (presioan milimetro bateko bariazioa gertatzen bada, kontrako norabideak 14,7 mm-ko diferentzia sortzen da marea mailaren gainean). Datuok Cadizeko Marina Institutu Hidrografikoaren marea-urtekaritik hutu dira, eta, urtekaria egiteko, Portugaleteko mareografoak erresgistratutako neurketak erabili dira, beti ere mareografo horren zeroa zero hidrografikoa baino 16 zentrimetro gorago dagoela kontuan harturik.